Azpimarratzen dugu
-
URUMEA BIZIKLETAN
Urumeako ibai-ertza bizikletan, HidroLogikak programan.
Datorren larunbatean hilak 11 ibilbide zikloturista egingo da. Mundaizko zubitik abiatuko
da, Cristina Enea parkeko sarreraren ondoan dagoen igogailu alboan. Hernaniko Fagollaga
auzoraino iritsiko da, eta ondoren Loiolako Kultur Etxera egingo da itzulia bizikletan,
hamaiketakoa egiteko. Bertan Kalapie elkarteak Urumea ibaiarentzat gauzatu duen plan
alternatiboa aurkeztuko da.
Noiz: maiatzak 11 9.30etatik 14:00etara.
Lekua: Mundaizeko zubia.
-
ETENALDIA BIZIKLETAK MAILEGATZEKO DONOSTIAKO D-BIZI ZERBITZUAN
D-biziren erabiltzaile hori:
Donostiak bizikleta sustatzeko politika garatu du azken urteotan. Bizikleta bideak egiteaz gain, mota desberdinetako neurri osagarriak ere hartu dira, hala nola, Bizikletaren Behatokia eta bizikleten erregistroa sortzea.
2008az geroztik, D-bizi bizikleta publikoaren zerbitzua martxan dago gure hirian. Zuk ere parte hartu duzu esperientzia pilotu horretan, zerbitzuaren abonatu moduan.
Ekimen horren arrakasta handia izan da: 5.900 abonatu inguru eta, batez beste, 250 erabilera egunean, bizikleta geltokiak 9 izanik.
Lortutako esperientziarekin, 2012an mailegu zerbitzu hori definitu eta lehiaketa publikora atera da. Ondo bidez, urtea amaitu aurretik esleituko da.
Mailegu sistema berriak azpiegitura berria du, bizikleta berriekin eta elektrikoekin bateragarria, eta bizikleta mailegatzeko tokiak 9tik 25era pasatuko dira. Geltoki edo aparkaleku horiek jarri eta hornitu ahal izateko, zerbitzua etengo da abenduaren 28tik aurrera (*). Espero dugu zerbitzu berria laster egotea martxan.
Urte hasieran sistema berria ezarrita egongo da, beraz, eta, beste hobekuntza batzuen artean, mailegatzeko tokiak gehiago izango direnez, sistema arinagoa izango da eta gehiago egokituko zaio eskaerari, eskaintza handiagoa izango delako.
Sistema berrian izena emateko aukera zabalik dagoenean, jakinaraziko dizugu. Kontuan har ezazu bizikleta mailegatzeko zerbitzua erabiltzen jarraitu nahi baduzu, berriro erregistratu beharko duzula, eta erabilera baldintza berriak onartu.
Donostia, 2012ko abenduaren 27a
(*) 2012ko abonu kuota aurtengo abenduan hasi da kobratzen CEMUSA.
-
MASA KRITIKOA DONOSTIA, LEHEN URTEURRENA
OSTEGUNA 29, 19:30tan BULEAN

-
HELDUENTZAKO DOAKO IKASTAROAK, GALTZADAN BIZIKLETAZ IBILTZEKO TEKNIKEI BURUZKOAK
Donostiako Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, helduentzako DOAKO ikastaroak emango ditu (adinez nagusiak edo 16 urtetik gorakoak, baina legezko ordezkariaren baimena dutenak), HIRIAN GALTZADAN bizikletaz modu seguruan ibiltzeko tekniken inguruan.




-
KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko honako ikastaroak eskaintzen ditu
-
Bizikletak alokatzeko geltoki gehiago egingo dituzte, eta ordutegi malguagoa izango dute HITZA 03.10.2012
Gutxienez 25 bizikleta geltoki, 400 lokailu eta, gutxienez, 250 bizikleta izango ditu alokairuzko bizikleta sistema publikoak. Egungo sistema nabarmen hobetuko da, izan ere, egun bederatzi geltoki, 190 lokailu eta 150 bizikleta baititu. Sistema hau indarrean egon da 2008. urtetik.

-
HELDUENTZAKO IKASTAROAK, GALTZADAN BIZIKLETAZ IBILTZEKO TEKNIKEI BURUZKOAK
Donostiako Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, helduentzako ikastaroak emango ditu (adinez nagusiak edo 16 urtetik gorakoak, baina legezko ordezkariaren baimena dutenak), HIRIAN GALTZADAN bizikletaz modu seguruan ibiltzeko tekniken inguruan.




-
Bidegorrietako arriskuak. HITZA, 2012.07.09
Xabier Arzelusek HITZAn idatzitako artikulua
-
INFORME DE QUEJAS Y SUGERENCIAS CIUDADANAS 2011 (gazteleraz)
QUEJAS Y SUGERENCIAS CIUDADANAS 2011 (gazteleraz JEITSI)
-
MEMORIA 2011 OBSERVATORIO DE LA BICICLETA (gazteleraz)
MEMORIA 2011 OBSERVATORIO DE LA BICICLETA (jeitsi pdfa)
